The Longboards... gitarrak, olatuak eta SK8a Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 4a, 19:47

The Longboards hirukote barakaldoztarrak kontzertua emango du ostegun honetan, 12:00etatik aurrera, Leioako EHUko campuseko Areto Nagusian. Rock and roll eta surfaren eragina duen taldea izanik, ukitu instrumental eta nazioarteko doinuek osaturiko musika txundigarria azaleratzen du, unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez. Hain zuzen ere, "surf rock" izendatzen dute beraien musika The Longboards taldekoek. Kontzertuan zehar bodyboard irudiekin osatutako filma proiektatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun