Presoen estatus politikoa izango da mintzagai bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 4a, 20:15

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ agerkari elektronikoaren (2005 Mai 04) bidez jakinarazi duenez, euskal presoen estatus politikoari buruzko hitzaldia egongo da ostegun honetan, maiatzaren 5ean, Leioako Kurkudi Herriko Tabernan, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Leioan bertan bizi den Edorta Sainz Lobato eta Algortako Mitxel Sarasketa preso ohiek hartuko dute hitza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun