Jaietan zegoen hutsune hori beteta, 40-50 bat konpartsakide izatera bildu gara izugarrizko giro, kolore eta errebindikazioak uztarturik, beharrezkotzat ikusi genuen urteko beste egunetan gazteon aisialdi errepikakor eta huts hori jorratzen hastea.
Udaletxetik irtetzen diren alternatiba eza eta inposaturiko eredu faltsu hauekin apurtu eta guk geuk autogestionatu izan dugu gure aisialdia, gazteoi beren aisiarako denbora horrekin zer egin nahi duten galdetu eta hori eskainita, gazteon eskutik gazteontzat, inolako eskusartzerik gabe. Mendi irteerak, afariak, bertso-saioak, eskupilota txapelketa mistoak, bideo-forumak
horrelakoak izan dira gure ibilbidea indartu duten pausu txiki-sendoak.
Alternatiba eraikitzen
Negozio bilakatu duten aisialdi honek, kontsumora behartzen gaitu erabat eta beraz dirua erditik dagoenean partehartzea askoz ere murritzagoa bilakatzen da indibidualtasuna areagotuz, beraz, gazteon arteko komunikazio-harremanak eteten dituzte. Hau da sistema kapitalistaren makinariaren estrategietako bat, guk desmantelatu egin duguna eta ez soilik hau, baita horri alternatiba eman ere benetako bideak sortu eta gazteriari eskainiaz eta gure arteko harremanak indartuz.
Bost urtez Itzubaltzeta-Erromoko gazteri apalankatu hori aktibatzen saiatu egin gara, monotoniaren kontrako pilula ezin hobea bihurtuz. Guzti horrengatik eta zergatik ez, merezi dugulako baita ere, aurten Gazte Eguna ospatuko dugu herriko kaleak gure nortasuna eta freskotasunarekin margotuz. Bertan ekintza mordoa egongo da egunean zehar: umeentzako puzgailuak, merkatua non herriko jendearen sorkuntzaz gozatu ahalko dugun, bazkari mundial bakar-hizketa batekin jarraituz, koadrilentzako herri-probak, jolasak, kontzertuak
giro ezin hobea.
Horregatik eta guztiagatik, Euskal Herriko konpartsa baten kide zaren zuri, herriko edota inguruko koadrila baten parte zaren zuri ere eta baita egun honetan planik ez duzuen orori, Maiatzaren 14an jai mundial honetan parte hartzeko deia egiten dizuegu. Zorionak Gazte Enbatako konpartsakide guztiei ea beste bost edo hamar gehiago betetzeko indarra daukagun! Gazte enbatie
Zoragarrie!
Egitaraua:
11:00 Egunaren hasiera
11:30 Umeentzako jolasak eta tailerrak (puzgailuak, pailazoak, txalaparta
)
12:00 Azoka (materiala, arropa, jendeak sortutakoa
)
12:45 Euskal dantzak
13:30 Poteo tinbaleroa
15:00 Bazkaria eta bakar-hizketa umoretsua
17:00 Altxorraren bila jokoa
19:00 Kontzertua
eta gero jaiak dirau!