Euskal Herriak Bere Eskolak Euskal Unibertsitatea aldarrikatzeko Euskal Unibertsoa izeneko jarduera antolatu du biharko. EHUko Leioako campuseko fakultate guztietan goizeko lehenengo ordutik abiatuta euskal unibertsitatea irudikatzeko asmoa dauka EHBEk. Horretarako, Arte Ederretan dantza ikastaroa eta antzezpen tailerra izango dira, Zientzia eta Teknologian basoen eta ingurumenaren kudeaketaren inguruko mintegia, lan harremanetarako euskal esparrua aztertuko dute Lan Harremanen eskolan eta 18/98 sumarioaren sustengu juridikoaz hitz egingo dute Zuzenbide fakultatean. Gainera, Medikuntzan osasunaren autogestioaz arituko dira eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean euskal alderdi politikoak eseriko dituzte mahai-inguruan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!