Azokara bertaratuko direnek euskal nekazaritzaren isla diren hogeita hamabost erakusmahai ikusteko aukera izango dute guztira. Izan ere, eskulangileek, euren artisautza produkturik landuenak eramango dituzte Pinuetara, antolatzaileek adierazi dutenez. Besteak beste, ogia eta euskal pastela, zezina, eztia, patea, gazta, barazkiak, txakolina eta sagardoa dastatu eta erosi ahal izango dira.
Duela bi urtetik hona, Cervantes plazan egoten diren erakusmahaietan animalia exotikoen erakusketa ere jarri ohi da. Azokara hurbilduko diren guztiek gure artean ikusterik ez daugun animaliak izango dituzte, esaterako, ahuntzak, mofetak, kanguruak... azoka girotuko dutenak, zalantzarik gabe.