Astelehenetik ostiralera hainbat jarduera burutuko dituzte neska-mutilek:
- Astelehena: aktibitate anitzak (indiaka, sokatira, hankapaluak, jxingak, jockey, lokotzak...) / pinudian.
- Asteartea: Body Board eta ur-jolasak / hondartzan.
- Asteazkena: Dorre Abentura (eskalada) eta Joleko / hondartzan eta pinudian.
- Osteguna: Arkutiroa eta tirolina / mendian.
- Ostirala: Xendrazaletasun ibilbideak / Aterpetxe ondotik.
Aurreko udan bezala, aurten ere udalekuan antolatu ditu herrian bertan Gorlizko Kultur Etxeak, uztailan eta abuztuan. Besteak beste, 1993 eta 1999 bitartean jaiotakoei daude zuzenduta, 6 eta 12 urte arteko neska mutilei, alegia. Gainera, Gorlizen erroldatutakoek beherapena izango dute: herrian jaiotakoek asteko 25 euro ordaindu beharko dute; kanpokoek, berriz, 39 euro. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera izango dira udalekuak, 11:00etatik 14:00etara. Maiatza jarri dute izena emateko epea. Informazio gehiagorako: 946 774 000