Guztira, 442 lagunek jaso dituzte Getxoko Udalak datorren udan bela eta zaldi ikastaroetarako eman dituen dirulaguntzak. Kirol modalitate hauek herritarrengana, batez ere haurrengana eta gazteengana, hurbiltzen jarraitzea da tokiko arduradunen helburua. Horrela, Abrako Itsas Klubeko Jose Luis Ugarte Bela Eskolak bela arinean hasi eta sakontzeko ikastaroak antolatuko ditu, ziur aski datorren ekainaren 20tik irailaren erdira arte. Ikastaroak 8 eta 16 urte arteko gazteei daude zuzenduta, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 20 saio izango dira eta matrikularen prezioa 31,25 eurokoa da getxoztarrentzat. Getxoko Udalak 6.010 euro emango ditu eta diru kopuru horrekin 192 lagunek egin dute ikastaroa merkeago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!