Garbiketa eta Geriatriako laguntzaileei zuzendutako bekak kaleratu ditu Getxoko Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 5a, 23:17

Getxoko Udaleko Enplegu eta Ekonomi Garapenerako Zentroak (argazkian) Garbiketa eta Geriatria alorretako laguntzaileek enpresetan praktikak egiteko beken deialdia kaleratu du. 2005eko Hezkuntza Plangintzaren barruan kokatzen da ekimena, hain zuzen ere, Getxo Ekintzailea egitasmoaren barruan. Adinakoen, haurren eta laguntza behar duten gainontzeko pertsonen alorretan lana aurkitzen laguntzea da horren helburua. Izena emateko epea datorren maiatzaren 13ra arte dago zabalik. Interesa dutenek Getxoko Behargintzara jo dezakete, Algortako Martin Deunaren kaleko 17. atarira. 94 466 01 40 da bertoko telefono zenbakia.

Zaharren-egoitza, ikastetxe eta abarretako garbiketa laguntzaileen kasuan, bekak zeregin honetan lan egin nahi duten langabetuei daude zuzenduta eta ez da eskarmenturik behar; Geriatria languntzaileen kasuan, berriz, langabezian egon baina lanpostuaren gaineko trebakuntza edota esperientzia eduki beharko da. Langain izena emanda eta Getxon erroldatuta egon behar dute interesatuek. Enpresei dagokienez, ekimen horretan praktikak egiten onartu nahi dituzten pertsonak har dezakete parte, aurrerantzean ordezkapenak egiteko kontratatzeko asmoarekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun