Halaber, 274 toki izango dituen bi solairuetako lurpeko aparkalekua egingo da. Inguru horretako aparkatzeko eskaintza handituko da, guztira 1.100 plaza baino gehiagorekin, Iñaki Zarraoa alkateak azaldutakoaren arabera. Etxebizitza bakoitzari aparkatzeko leku bat eta aurreikusitako 101tetik trasteleku bat dagokio. Gainontzeko guztiak inguru horretan bizi eta interesa duen ororentzat salmentan jarriko da lurrazal-eskubidea.
Udalerrian ezaugarri horiekin egiten ari diren eraikin guztiak bezala, etxebizitza hauek guztiak udalerrian erroldatuta daudenei zuzenduta daude eta 50 urtez emango zaie lurrazal-eskubidea. Etxebizitza hauek emateko zozketa 2005ean zehar egitea espero du Zarraoak.