Maiatzaren 7an, hau da, larunbat honetan, "Yo me bajo en la próxima...¿Y usted?" lana antzeztuko dute Algortako Getxo Antzokian, Pedro Osinaga aktore ezaguna eta África Gozalbes protagonista direla. Antzezlan horrek dibortziatzeko zorian dagoen bikote baten kezkak eta bizipenak kontatzen ditu. Egoera honi aurrera egiteko, protagonistek beren bizitzako pasadizorik maiteenak eta komikoenak gogoratuko dituzte. Saioa 20:00etan izango da eta sarreren prezioa 12 eurokoa da (9 euro erretiratuentzat edo Gazte Txartela aurkeztuz).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!