Urrats biziz, euskara biziz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 6a, 13:50

Ipar Euskal Herriak datorren igandean (2005-05-08) 21. urratsa eman behar du euskararen bidean. Zazpi Euskal Herrietatik milaka euskaltzale elkartuko dira Senpereko aintziran Seaskak antolatutako 21. Herri Urratsean. 1969an 8 ikasle zeuzkan ikastola bakarra zegoen Ipar Euskal Herrian, 2005. urtean, berriz, 24 ikastola eta 2.129 ikasle dira. Halere, oraino, bidea luze da eta pausoa labur. Herri Urrats Euskararen erakustaldi bizia da, euskaldun izarearen adierazgarri, Seaskak bermatzen duen euskara irakasteko sarea azkartzeko eta garatzeko sustengu zabala.

1984an, hegoaldeko ikastolak antolatzen zituzten besten eredua segituz, Seaskako guraso batzuek, ordurako ideia zail bat martxan ematea erabaki zuten Iparraldean. Horren helburua zen Seaskaren diru beharrei erantzutea, gero eta handiagoak baiziren, batez ere bigarren maila ideki ondotik.

Herri Urrats, diru iturri bat euskararen garapenerako

Ikastola euskal eskola da. Irakaskuntza eta komunikazio hizkuntza euskara da, frantsesa sartzen da CE1 mailatik aitzina. Lehen mailaren bukaeran haurrak egiazki elebidunak dira (Hezkunde Nazionalak 6garrenean sartzean egiten duen ebaluaketak horrela frogatzen du).

Ikastolak erakaskuntza zerbitzu publiko bat eskaintzen du. Edozein opinio politiko nahiz erlijiotik kanpo, ikastola eskola laiko bat da, haurrak euskaraz hazi nahi dituzten guziei idekia.

Oraingo ikastolen estatutuak (Estadoarekin elkartze kontratua) erakaskuntza ereduaren ezagutza erakusten du. Bainan estatutu hori, 1959 garren urtean egina gaurregun desegokia da eta ikastolen garapena trabatzen du.

Ondorioz urtero bertako enpresei eta herriko etxeei dei egiten diegu, ikastolen garapenerako laguntza ekar dezaten .

Orain arte Ikastolen Kontseiluak erabakirik, Herri Urratsek utzitako uzta baliatua izan da eraikitze eta berrantolaketan, hala nola :

* Kolegioetan : Xalbador Kanbon, Piarres Larzabal Ziburun, Manex Erdozainzi Etxart Donaixtin.
* Lehen mailako ikastoletan : Donapaleun, Angelun, Kanbon, Sohütan, Urrunan.

Gaurregun 18 lehen mailako eskola, 3 kolegio eta lizeo batek Seaska osatzen dute.

* 1969 : ikastola bat eta 8 ikasle
* 1975 : 11 ikastola eta 305 ikasle
* 1990 : 15 ikastola eta 1000 ikasle
* 1995 : 18 ikastola eta 1450 ikasle
* 2000 : 23 ikastola eta 1851 ikasle
* 2005 : 24 ikastola eta 2129 ikasle

Herri Urrats, euskara eta ikastolen aldeko besta

Herri Urrats, euskararen alde antolatutako besta bat da. Senpereko aintziraren inguruan egindako elgarretaratze bat, urtetik urtera harrera hobea ukaiten duena, eta ikastolen lagun eta euskararen babesleen hitzordua ezin hutsegina bilakatu dena.

Praktikan, Herri Urrats ibilaldi bat da, Senpereko aintziraren inguruan antolatua. Zirkuitoaren itzulia egitea (4 km) ez da nahitaezkoa, bakoitzak pagatzen ditu nahi dituen kilometroak, berak erabaki duen prezioan. Pertsona bat ibiltzen ahal da enpresa edo kooperatiba baten izenean. Zirkuitoaren inguruan, ostatuak jateko eta edateko, animazioak (antzerkia, dantzak, musika, txontxongiloak, jokoak, indar jokoak, erakusketak, liburu eta disko salmenta...) eta lasai egoteko tokiak aurkitzen dira.

Urtetik urtera kultur mailako elgarretaratze handienetako bat bilakatu da besta hau, Euskal Herrian, bai Akitania mailan. Milaka jende etortzen da zazpi probintzietatik eta hurrunagotik ere, Senpereko aintziraren inguru xoragarrian egun alaitsu hortaz gozatzeko, eta euskararekiko atxikimendua erakusteko.

Besta hori Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarri da. Euskaldunak, euskaldun ez direnak, Europako eta Munduko bizilagunak... elgarretaratzen dira, besta tarteko eta giro onean, goraki errateko : "hizkuntza guziek munduaren hondarrea aberasten dute", "doala euskara lau haizetara".

Herri Urratsera joateko

* Angelu, Miarritze eta Baiona aldetik heldu zaretenentzat, Senpereko karrikara heldu aintzin, eskerretara jo behar duzue HERRI URRATS seinalatzea segituz eta Senpereko Aintziratik 400 metrotara apartkatzeko parada eskainia izanen zaizue.

* Zuberoa eta Baxenafarroa aldetik hedu zaretenentzat, Zuraideko ingurabidean eskuinetara jo behar duzue HERRI URRATS seinalatzea segituz eta Senpereko Aintziratik 200 eta 500 metrotara aparkatzeko parada eskainia izanen zaizue.

* Nafarroa aldetik heldu zaretenentzat, Senpereko Amotze auzoan eskuinetara igorriak izanen zarete Senpereko Aintziraren aurrean den ULM zelaian aparkatzeko.

* Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Donibane Lohizune aldetik heldu zaretenentzat, Senpereko karrikan bideratuak izanen zarete aparkalekuetara. Hala ere, jakin behar duzue goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara, autobusek joan-jinak proposatuko dituztela Senpereko karrikatik Aintzirarat. Kasu guzietan, antolakuntzako kideek lagunduko zaituztete aparkaleku gune horietarat heltzeko.

Autobusak

Urte batzuetatik orain, Herri Urrats elkarteak autobusak antolatzen ditu Iparraldeko herri nagusietatik Senperera garraioa bermatzeko. Iaztik, alkoola gehiegi kontsumitzearen aurkako kanpainarekin batera, zerbitzu hori dohain eskaintzea erabaki dugu.

Aurten berriz herri hauetatik autobusak abiatuko dira (tokiak mugatuak baitira, txartelak hartu behar dira seinalatuak diren tokietan):

* Baiona : Mattin Mega Denda
* Hendaia : Xaia ostatua
* Hazparne : Xuriatea ostatua
* Donapaule : Hiruak Bat bulegoa
* Maule : Herri ekoizpentegian
* Baigorri : Oronos ostatua
* Donibane Garazi : Kalaka ostatua

Seaska
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun