Arri datorren astean epaituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 6a, 14:58

Albaro Arri Pascual “Muni” (Algorta) maiatzaren 9, 10, 11, 12 eta 13an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko 2. Aretoan. Fiskalak 701 urteko espetxe zigorra eskatzen dio. Epaiketa honetan Mikel Azurmendi eta Idoia Martinez daude inputatuta Munirekin batera. Egitateak honakoak dira: 1994ko urtarrilaren 25ean, antza, Armadaren furgoneta baten kontra, bonba autoa ipini zuen Ermita del Santo kalean ETAk. Akusazio idazkian fiskalak dio Armadaren furgoneta pasatzean, zerbaitek eztanda txikia egin zuela kotxe barruan, baina bertan zegoen lehergailuak ez zuela eztanda egin. Horren ostean, poliziak joan ziren bertara, eta kotxea eztandarazi zuten. Poliziek egindako leherketaren ondorioz 19 pertsona izan ziren zaurituak.

Arri eta Azurmendirentzako 701 urte eskatzen ditu fiskalak, 30 hilketa saiatzeagatik (23 urte bakoitzeko) eta 11 urte gehiago kalte handiengatik. Idoiarentzako 690 urte, bere estradizio eskarian kalte handiak ez omen ziren sartu eta.

Euskal preso politikoen auzia konpontzeko jokaleku politikoan kokatu behar da, eta behin horretan jarrita esan behar dugu, batetik, ez dela konponbide politikorik izango preso politikoen auzia konpondu gabe eta, bestetik, presoen auzia konpontzeak erraztu egingo duela konponbide politiko batera ailegatzea.

Euskal preso politiko guztiak etxera!

Errepresaliatuen aldeko tonbola Algortako Amnistia tabernan

Errepresaliatuen aldeko tonbola egongo da maiatz osoan Algortako Amnistia tabernan. Elkartasuna erakutsi eta gure herriko errepresaliatuak laguntzeaz gain sari eder eta interesgarriak ere lor ditzakezu.

Elkartasuna da saririk onena!

oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko agerkari elektronikoa
http://oihua.webgune.net
e-posta: oihua@barrutik.org


Arriren aurreko epaiketen inguruko berriak:

Estraditatzeko balio izan zuen delitutik absolbitu dute Albaro Arri (2004 Abe 30)

Gaur jarraitu behar du Albaro Arriren aurkako epaiketa (2004 Abe 20)

Gaur eta bihar du epaiketa Albaro Arrik (2004 Abe 09)

Albaro Arri Algortako euskal presoari 10 urteko espetxe zigorra ezarri diote (2004 Aza 21)

Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)

Atzeratu egin da Albaro Arri preso algortarraren aurkako epaiketa (2004 Urr 02)

Urriaren 1ean epaituko dute Madrilen Albaro Arri preso algortarra (2004 Ira 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun