'Argia' astekaria 2000. zenbakira helduko da uztailean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 6a, 15:14

"Argia" astekaria 2000. zenbakira helduko da uztailean. Hori dela-eta, 1960. urtetik hasita, protagonisten ahotsak, orduko eta oraingo iritziak eta argazkiak bilduko dituzte, besteak beste, hurrengo astetik aurrera aldizkariko erreportaje berezietan. Sareko Argian ere izango du isla 2000. zenbakiaren ospakizunak. Hari@ buletinean aipatutako urteetako kronologiak, iritzi artikuluak eta beste hainbat testu eskainiko ditugu 2000 Argia izeneko atal berezian. Web gunean ere atal berezia eskainiko diogu 2000. zenbakiari, maiatzaren 16tik aurrera. Azkenik, larunbatetan, 1960-2000 bitarteko gertakari garrantzitsuenen errepasoa egingo dugu Sarekadan. Buletinaren harpidedunei Sarekadaren bidalketa berezia egingo zaie.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun