Ikuskizun honetan, "The Pub Ibiltaria" bildumako bederatzigarren edizioko abestiak jaso dira. Oskorrik bere helburuari eustsi nahi dio egitasmo honekin: "Jai kolektiboa eta irekia asmatzea, ikus-entzule kontzeptua desagerraraziz eta jaira datorren oro artista bihurtuz".
Bilduma honen jarraitzaileek badakizkite arauak. Urtero, Santo Tomas egunean, Bilbon parte hartzeko kontzertu bat egiten da, eta bi hilabetera CD batean plazaratzen da, liburuxka batekin. Material hori beste udalerri batzuetan ekitaldi hau ospatzean entzun daiteke. Oraingoa bederatzigarrena da, eta 2004ko abenduaren 21ean Bilboko Pio Baroja Plazan eginiko grabazioan oinarritzen da.