Hogeita bost bat artisauen lanak egongo dira ikusgai bihar Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 6a, 21:10

Sopelako Kultur Arloak urtero antolatzen duen artisautza azoka (argazkian iazko edizioa) gai zehatz bati buruzkoa izango da aurten, imitaziozko bitxien eta osagarrien ingurukoa alegia. Larunbat honetan ospatuko da feria, Larrabasterrako Urgitxeta plazan, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Gainera, Oskorri taldearen “The Pub Ibiltaria” emanaldia antolatu dute, azokarako prestatutako egitarauaren barruan. Urko Kiroldegian izango da kontzertua, 21:30ean hasi eta sarrera dohainik. Gonbidapenak Hall Kulturalean eskuratu daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun