Maiatzaren 9tik 14ra ospatuko da Erandioko II. Film Laburren Zinemaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 6a, 22:07
Apirilaren 19ra arte jasotako 122 filmeetatik finalean egongo diren lanak aukeratu ditu jada txapelketako antolatzaile eta laguntzaileez eta zinemagintzan ospea handiko lagunez osatutako epaimahaiak. Laburmetrai horiek Josu Murueta kultur etxean ikusi ahal izango dira maiatzaren 9tik 14ra, arratsaldeko 19:30etik aurrera, larunbatean izan ezik. Izan ere, azken egun horretan 17:00etan hasiko da emanaldia. Hain zuzen ere, amaiera ekitaldian banatuko dira sariak. Horiei dagokionez, umorezko film laburrik onenari 1.700 euro emango dizkiote, dokumental laburrik onenari beste horrenbeste eta ikus-entzunezko eskoletako metraje laburreko film onenari 1.000 euro.
Gaiaren inguruko berriak:

Bigarren urtez, laburmetraien lehiaketa antolatu dute Erandion (2005 Mar 03)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun