Abuztua kenduta, dantzaldiak egongo dira azarora arteko igandeetan Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 6a, 22:29

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, orkestraz lagundutako dantzaldiak eskainiko ditu aurten ere Erandioko Udalak. Maiatza, ekaina, iraila eta urriko igande guztietan izango dira, 18:00etatik 21:00etara lehenengo bi hilabetetan eta 17:30etik 20:30era azkeneko bietan. Begibistakoa denez, abuztuan oporrak hartuko dituzte. Dantzaldiak ohiko lekuetan egingo dira. Horrela, bestelako premiaren bat sortu eta Kultura Arloak kontrakoa erabakitzen ez badu, honako bi leku hauetan egingo dira dantzaldiak, txandaka: irailaren 23a plazan, Erandio Bekoan (argazkian); eta Astrabuduako Josu Murueta plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun