Aste honetan zabaldu dute Sopelako udaletxeko beheko solairuan kokatuta dagoen erakusketa areto berria. Dagoeneko Corrado Massaci titiritero ospetsuaren Circo y Marionetas erakusketa ikus daiteke bertan, maiatzaren 14a bitartean. Argazkian ikusi daitekeenez, Zipiriñe ikastetxeko neska-mutilek ezagutzera hurbildu dira jada. Aretoaren ordutegia honakoa izango da: 18:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00ak arte larunbatetan, eta 10:00etatik 14:00etara igandeetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!