Hamar mila testigantza puntu eta bereiz egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 9a, 19:57

Elkarrik azken hamabi urte hauetan ehundaka argudio pilatu ditu, milaka eta milaka herritarren borondate metatu ditu (azkeneko sinadura bilketan, 122.513 izan ziren). Orain, indar objektibo eta arrazoizko honi gure gizartearen emozioen eta sentimenduen indarra erantsi nahi diogu. 10.000 lagunek, gutxienez, Zuk zergatik behar duzu bakea? galderari erantzutea nahi dugu. Pertsona anonimoen zuzeneko ahotsa entzutera eman nahi dugu, adierazi dezaten zergatik behar duten garai berri hau behin betikoa izatea eta atzera bueltarik ez edukitzea. Instituzioei, gobernuei, alderdi politikoei eta ETAri puntu eta bereiz egitearen exijentzia helarazi nahi diegu kaleko jendearen, zu bezalako jende arruntaren, testigantza zuzenak argitaratuz.

Ekimen honekin kolaboratu nahi baduzu, Zuk zergatik behar duzu bakea? galderari erantzutea besterik ez duzu. Ez ditugu behar zure datu guztiak. Nahikoa da zure izena eta adina, bizilekua edo zure testigantza hobeto ulertzeko lagungarri izan daitekeen beste daturen bat ematea. Gure web orrialden galdera honi erantzuteko aukera duzu,

Informazio guztia gure web orrialdean aurkituko duzu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun