Aranjuezen barauan dira gaur hainbat senidek izandako istripu bat salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 9a, 21:14

Askatasunak jakinarazi duenez, Aranjuez espetxean dituzten euskal preso politikoak baraualdia egiten ari dira gaur Endika Lejarzegi eta Aimar Hidalgo algortarren eta Angel Elcid-en bost senide eta lagunek bisitatik bueltan, apirilaren 30ean jasan zuten istripua salatzeko. Lejarzegi eta Hidalgo bera espetxe horretan daude. Baita Pagoa Zulueta leioztarra ere.

Etxeratek emandako datuen arabera, 14:45ean, Algeten (Madril) gertatu zen istripua. Senide eta lagunek zihoazen autoa beste batek atzetik jo zituen. Aranjuezko espetxean hiru presoak bisitatzetik Euskal Herrira abiatu berriak ziren, 530 kilometro egiteko zituztela.

Gaiaren inguruko berriak:

Endika Lejarzegi eta Aimar Hidalgo preso algortarren senideek auto istripua izan dute (2005 Mai 03)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun