EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Sailak antolatu ditu jardunaldiak, eta SAREDen babesa dute. Gainera, "e-Administrazioaren garapena Euskadin" edota "IKTren eremuan herritaren partaidetzaren mekanismoak Euskadin" bezalako gaiak aztertuko dituzten mahai-inguruak ere izango dira.
Jardunaldietan izena emateko kuota 15 eurokoa da ikasleentzat eta 50 eurokoa enpresa eta Administrazio publikoetako profesionalentzat. Izen-ematea e-mail bidez ere egin daiteke: sared1.0@gmail.com.