Urgaberen hirugarren diskoa, "Edan hemendik", proposamen berria eta independentea da taldekideen hitzetan. Pop eta rock doinuak nahasturik datoz, brit-popa aldarrikatuz, gitarrei tarte sakona utziz, gero ahozko melodiei eginbeharra ongi bideratuta uzteko, eta noizbehinka bada ere, euskal sustraidun ukituak hor daude, jatorria ahaztu ez dezagun. Kantu errazak, melodikoak, abeslariak ederki zuzendutakoak eta emaitza azkarrekoak dira "Edan hemendik" diskoan agertzen diren abestiak. Gatibu taldeko Alex Sarduik ahotsa eta koruak sartu ditu "Kartzelako gutuna" abestian. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eskutik, asteazken honetan eskainiko du kontzertua Urgabek, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Bilborock aretoan. Sarrera dohainik da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!