Kopako finalaurreko partida dela eta metro zerbitzua luzatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 10a, 21:23

Metro Bilbaok trenen zerbitzua luzatuko du bihar, Athleticek eta Betisek San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko duten Kopako finalaurreko itzuliko partida dela eta. Bukatzen denerako metroaren ohiko zerbitzua amaituta egongo denez, Metro Bilbaok aldaketara egokitu eta bere ordutegia luzatuko du norgehiagoka amaitu ondoren trenak eskainiz. Horrela, azken metroak 23:24an igaroko dira San Mamesetik Sestaorako noranzkoan, 23:26an Etxebarrirako noranzkoan eta 23,30etan Plentziara joateko.

Metro Bilbaok jakinarazi duenez, ordutegi hau aldaketak sortu ahala aldatuko da, hau da, partidan luzapena edo penaltiak egotekotan. Bidaia hasten dutenean aldiriko bezeroei joan eta itzultzeko txartela ateratzea gomendatu die Metro Bilbaok, makinetan ilarak saihestu ahal izateko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun