Algortako musika talde bi arituko dira zapatuan Iralan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 10a, 22:10
Dale Que Te Pego eta Tipico Pero Cierto musika talde algortarrak kontzertuan joko dute datorren larunbatean, maiatzak 14, Iralako gazte lokalean (Bilbo). Haiekin batera, Madrilgo Regocijo en el Fango izango da 20:00etatik aurrera. Sarrera, eta opari gisa banatuko den "Luz Negra" fanzina, kontzertuan bertan erosi ahalko da bi euroen truk. Ekitaldia Luz Negra kolektibo libertarioak antolatu du bere bigarren urteurrena ospatzeko, eta goizean abiatuko da. Izan ere, goizeko 12:00etan hasiko da eguna Gazteria Anarkisten Federazioaren proiektuaren aurkezpenarekin eta 14:30ean herri bazkari veganoa eta 17:00etan "La guerrilla de la memoria" bideo emanaldia izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun