Txiapaseko bake kanpamenduetan parte hartzeko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 10a, 23:06

Txiapasekiko Elkartasun Euskal Plataformak kontzientziazio kanpaina bat hasi du euskal hiritarrek Txiapaseko bake kanpamendu zibiletan parte har dezaten. Erakundearen arabera, kanpamendutan parte hartuko dutenek hainbat funtzioa bete dute: gatazka eremuan "giza eskubideen urraketen lekukotasuna" ematea; komunitate indigenen ahotsa norberaren abiapuntura eramatea, pairatzen duten isiltasun mediatikoa apurtuz; eta Ejertzito eta autoritate mexikarren aurrean bitartekari lanak egitea giza eskubideak bermatuak izan daitezen. "Elkartasun" keinu hori "garrantzitsua" izateaz gain "beharrezkoa" ere bada. Interesa duen 18 urtetik gorako pertsona orok datorren maiatzaren 28an Bilboko Hikateneoan burutuko den tailer batean parte hartzeko aukera izango du.

Harremanetarako:

Txiapasekiko Elkartasun Euskal Plataforma:
Hikateneo, Ibeni, 1, behea. Bilbo.
Tel.: 617 22 07 18
txiapas@nodo50.org
lumlur@mixmail.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun