Gertakariak 1999. urtean jazo ziren. Euskal Presoak Euskal Herrira kanpainaren barruan, kalean jarritako mahaietan postalak jarri ziren sakabanaketaren arduradunei bidaltzeko. Getxoko PPko zinegotzi Marisa Arruek horietako hiru jaso ei zituen. Postal horretan, alde batean, espetxeko zerraila agertzen zen eta bestean testu inprimatu bat, eta horretan, lo vais a pagar caro (sic) izenburupean, aldarrikapen horren aldeko testua zeukan. Sakabanakeraren ondorioak azaltzen zituen, horrekin amaitzea guztien onerako dela eta beretzat (Arruerentzat) ere bai
gutxi gora behera.
1994.an egindako epaiketan, Auzitegiak onartu zuen gutuneko hitzak ez zirela Bilbaok idatzitakoak, baina hala ere bere hatz baten marka agertzen zela esan zuen. Txapik, ordea, ukatu egin zuen gutun hori berak bidali zuenik. Hala ere, bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten mehatxu terroristak egitea leporatuta.
Komunikabideen irakurketa
Absoluzioaren albistea prentsa agentziek zabaldu dute, eta nabarmentzekoa da, medio batzuetan, Marisa Arrueri bidalitako postaletan presoen sakabanaketaren erantzulea zela leporatzen zitzaiola esaten den bitartean; beste batzuetan, Deia egunkarian esate baterako, postal horietan erantzukizun hori zela-eta atentatu bat jasan zezakeela esaten zela adierazten da.
Azkenean betikoa gertatzen da: sakabanaketak dagoeneko 35 pertsona hil ditu, presoen eta familiarren artean. Horren erantzuleak bilatu beharrean, estatuak horiek babestu eta horren kontra dihardutenak kriminalizatu nahi ditu, hainbat komunikabideekin laguntza paregabearekin.
Isolamendu politikarik ez,
Estatus politikoa orain,
Euskal presoak Euskal Herrira!
oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko agerkari elektronikoa
http://oihua.webgune.net
e-posta: oihua@barrutik.org