Orain dela 5 urte Itzubaltzeta / Erromoko gazteriak, zerbait berria eta desberdina egiteko gogoz, herriko jaietan konpartsa moduan parte hartzeko asmoa hartu zuen bere gain. Amets hau lan handi baten ondorioz egi bihurtuta, konpartsa bat baino gehiago izatea nahi genuen, ez zen izango beste konpartsa sinple bat: kamiseta gorriez bataiaturik eta komikietako Gabai gure aitzindaria izanda, hasi ginen herriko kaleetan zehar jaiaren doinuarekin bat, gure kultura eta hizkuntzaren apologia egiten. Konpartsa, herrian zehar barreiaturik mugitzen diren koadrila desberdinetako gazteok osatzen genuen, gure arteko inkomunikazioa apurtuz eta aldi berean harreman berriak eraikiz, dibertsio eta euskal kulturaren topagunea sortu genuen.
Jaietan zegoen hutsune hori beteta, 40-50 bat konpartsakide izatera heldu gara izugarrizko giro, kolore eta errebindikazioak uztarturik, beharrezkotzat ikusi genuen urteko beste egunetan gazteon aisialdi errepikakor eta huts hori jorratzen hastea.
Alternatiba eraikitzen
Udalaren aldetik dagoen alternatiba ezarekin eta inposaturiko eredu faltsu hauekin apurtu eta guk geuk autogestionatu izan dugu gure aisialdia, gazteoi denbora horrekin zer egin nahi duten galdetu eta hori eskainita, gazteon eskutik gazteontzat, inolako eskusartzerik gabe. Mendi irteerak, afariak, bertso-saioak, eskupilota txapelketa mistoak, bideo-forumak
honelakoak izan dira gure ibilbidea indartu duten pauso txiki-sendoak.
Negozio bilakatu duten aisialdi honek, kontsumora behartzen gaitu erabat eta beraz dirua erditik dagoenean partehartzea askoz ere murritzagoa bilakatzen da indibidualtasuna areagotuz, beraz, gazteon arteko komunikazio-harremanak eteten dituzte. Hau da sistema kapitalistaren makinariaren estrategietako bat, guk desmantelatu egin duguna eta ez soilik hau, baita horri alternatiba eman ere benetako bideak sortu eta gazteriari eskainiz eta gure arteko harremanak indartuz.
Gazte Egunaren egitaraua:
11:00 Egunaren hasiera
11:30 Umeentzako jolasak eta tailerrak (puzgailuak,pailazoak,txalaparta
)
12:00 Azoka (materiala, arropa, jendeak sortutakoa
)
12:45 Euskal dantzak
13:30 Poteo tinbaleroa
15:00 Bazkaria eta monologo humoretsua
17:00 Altxorraren bila jokoa
19:00 Kontzertua
ETA GERO JAIAK DIRAU !!