'Zazpi gezur txiki' antzeztuko dute gaur Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 13a, 13:05

Ramon Agirreren eta Joserra Senperenaren eskutik, antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da "Zazpi gezur txiki". Bertan, ironia erabiliz, gezurraren apologia egiten da. Horretarako zenbait pertsonaia bitxiren pasadizoak kontatu eta kantatzen dira. Hala nola, rutinak itotako saltzailea, neska sexuadiktoa, telebistan eguraldia iragartzen duen aurkezlea, "pijo" markazale amorratua etab... Hori da "Zazpi gezur txiki". Ikuskizun zirikatzailea, lotsagabea, inpertinentea, baina "letxe txarrik" gabekoa. Emanaldia Algortako Getxo Antzokian izango da, 20:00etatik aurrera. Sarrerak 8,50 eurotan daude (6,50 erretiratuentzat eta Gazte Txartela aurkeztuz).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun