Euskal gatazka gainditzeko "biolentzia guztien amaiera" aldarrikatu du Leioako campusean Carod-Rovirak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 13a, 14:18
Baikortasuna agertu zuen Josep Lluis Carod Rovira ERCko presidenteak, asteazkenean, Leioako EHUko campusean eta Bilboko La Bolsa auzo etxean eskaini zituen hitzaldietan. Izan ere, "alde guztiek egin behar dutena eginez gero, gatazka gainditzeko aukerak" badirela adierazi zuen politikari katalanak. Bilboko Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak (GITE-IPES) elkarteak eta honek EHUn sortu berri duen talde eragilea, Gite-Ipes Unibertsitatea deritzona, "Bi herri abian krisiak jotako Estatuan" izenburupean antolatutako solasaldiak izan ziren ERCko burua Euskal Herrira etortzeko aitzakia.
Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok gatazkaren konponbiderako "aurreko beste edozein presidentek baino keinu gehiago" egin dituela ziurtatu zuen ERCko buruak, eta, halaber, bi urteko epean bortizkeria guztiak desagertu daitezkeela esan zuen. Ildo berean, «biolentzia guztien amaiera» aldarrikatu zuen, "ETArena ez delako bakarra". Alderdien legez kanpoko egoerak, "euskaraz argitaratzeagatik" ixten dituzten egunkariak eta presoek pairatzen dituzten egoerak ere "bukatu behar" direla nabarmendu zuen Carod-Rovirak, gatazka gainditu behar bada.

Zirrara handia sortu zuen politiko katalanaren bisitak, bai unibertsitatean bai eginiko agerraldietan. Leioako medikuntza fakultatean emandako hitzaldian, aretoa erabat bete zen eta hainbat ikusleek alde egin behar izan zuten. Arratsaldekoan, berriz, eserleku guztiak bete ziren eguraldi kaskarra egonda ere. Ezker abertzaleko hainbat ordezkari bertaratu ziren Carod-Roviraren hitzaldietara, Jone Goirizelaia edota Arnaldo Otegi besteak beste.

Mediaberri
http://www.mediaberri.com/
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun