Goiz osoan zehar ibaian gora ibiliko gara, Gobela eta Kandelu ibai arroen defentsaren aldetik interesgarriak diren guneetan geldituz. Itzubaltzeta / Erromon bertan etxe berriak eraikitzeko ibaia errespetatua izan dadin Ibaigane kaleko auzokideak eramaten ari diren borroka, Algortako Fadura kiroldegiko instalazioek ibaiari eta padurei ekarri dizkieten kalteak, Zubilletan 70eko hamarkadan Gobela ibaiaren arroaren gainean etxeak eraiki izana, Errotatxu eta bere ingurua, azken egun hauetan bertan Uribe-Kostako korredorearen 3. zatiaren lanek Kandelu errekari eragin dizkioten kalte izugarriak eta Getxon hirigintza plangintzen ondorioz Kandelu errekak bizi duen begien bistatik desagertzeko mehatxu larria aztergai izango ditugu.
Getxo Bizia