Erandio, Expovacaciones azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 13a, 15:32

Erandioko Udalak turismorako lankidetza hitzarmena sinatu du Barakaldo, Santurtzi eta Trapagarango tokiko erakundeekin, aurten maiatzaren 12tik 15era Bilbao Exhibition Centre erakustazokan egiten ari den Expovacaciones azokan parte hartzeko. Lau udalerri horiek 300 metro koadrotik gorako erakustoki berezian bat egiten dute eta hainbat ekitaldi egiten ari dira bertan. Gaur bertan, Trabudu Dantzari Taldeak dantza erakustaldia dauka. Larunbatean, berriz, marmitakoa eta euskal pastela eskainiko zaie bisitariei eta munduko txapeldunak diren Erandioko Goiherri sokatira taldearen ekitaldia, harri-zulatzaileen erakustaldia, Malaka eta Danetarako Danok taldeen dantzaldia, eta Danok Bat fanfarrearen musika ere izango dira erakustokian bisitariak erakartzeko. (Argazkian, Martiartu dorretxea).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun