Leioako Lanbide-Hastapenerako Ikastetxeak XVII. ikasketa-plana martxan jartzeko lehenengo urratsak eman ditu. Merkataritza laguntzaileak, eta Iturgintza, Metalezko Eraikuntza eta Barrualdeetako Estaldura beharginak trebatuko dituzte. Eusko Jaurlaritzak eta Getxoko eta Leioako Udalek finantzatuta, 16 urtetik goratik izanik, hezkuntza sistema arauta utzi eta lanean eskarmenturik ez duten gazteei daude zuzenduta lau ikastaro berri hauek. Bi ikasturteko iraupena izango dute: lehenengo teorikoa da eta bigarrenean teoria eta enpresetako praktikak uztartuko dituzte. Lana topatzeko aukera onak izaten dituzte, profilak inguruan dauden lan eskaintzen arabera erabakitzen baitira. Ikasketak burutu ondoren, likasleen %70 inguruk aurkitzen du lana, adierazi du Iñanki Zarraoa Getxoko alkateak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!