Artisautza Azoka egingo dute bihar Armintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 13a, 22:10
Lemoizko Artisautza Azokaren laugarren edizioa hartuko du larunbat honetan Armintzako portuak. Bertan, Euskal Herri osotik, eta bereziki Bizkaitik etorritako eskulangile eta nekazarien produktuak egongo dira ikusgai. Gainera, eskuz egindakoak ikusi eta gure baserrietako ohiko jaki eta edariak dastatzeaz gain, txala erreaz sabela betetzeko aukera izango dute, goizean goizetik, Armintzara hurbiltzen direnek. Eltzean egindako indabak eta haragi ekologikoa ere dastatzeko parada egongo da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun