Moskuko Galina Vusgnevskaya Antzerki Eskolako umeek euren lana antzeztuko dute Algortako Getxo Antzokian, maiatzaren 15an. Eskainiko duten operan, Prokofiev, Bizet edo Verdi bezalako maisuek konposatutako obren zatiak interpretatuko dituzte. Galina Vishnevskaya eskolak nazioarteko hainbat sari jaso du, eta 1997. urtean UNESCOren kide izatera pasa zen. Bere antzerkiak eta baletak hainbat biretan hartu dute parte, Errusian eta atzerrian. Zentro honetan, aktore, abeslari eta musikari gazteek musikako eta antzerkiko ikasketak heziketa orokorreko programa batekin bateratzen dituzte. Irakaskuntza artistikoa lau ildotan ematen da: opera, koreografia, musika instrumentala eta antzerki dekorazioa. Egun, Errusiako gazte-operako antzerki eskola bakarra da. Haur opera 18:00etan hasiko da. Sarrerak, dagoeneko salgai daude, eta 6 euro balio dute helduentzat eta 3 euro, 14 urte arteko umeentzat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!