Areetako Madre del divino pastor ikastetxeak aurten bete duen 100. urteurrena dela eta Itzubaltzeta / Erromoko erakusketa gelan iragan den maiatzaren 4an jarritako argazki erakusketa gaur helduko da amaierara. Antzinako ikaskideak bilatu edota seme-alaben argazkiak eta bestelakoak ikusi nahi dituztenak gaur 13:00ak arte izango dute epea orain arte ez badute egin. Horren ondoren, erakusketa altxatuko dute, datorren astelehenean Patxi Bengoaren lanak eraskugai jartzeko. Urteurrenaren ekitaldiak datorren hilabetean jarraituko dute. Ekainaren 11an Mesedetako Amaren elizan meza berezia egingo dute, Carmelo Etxenagusia apezpiku ordezkoaren eskutik. Hurrengo egunean, oraingo eta antzinako ikasle, irakasle, langile eta gurasoentzako bazkaria egingo da ikastetxean bertan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!