Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak arratsaldeko manifestaziora joateko deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 14a, 13:41

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Etxebizitza Guztiontzat plataformak gaur arratsalderako Bilbon deitu duen manifestazioarekin bat egiten du. Manifestazio horretan gazteoi hainbatetan urratzen diguten etxebizitzarako eskubidea aldarrikatzeaz gain erakundeei eskubide horren bermea eskatuko zaie. Hori dela eta egoera horren salaketa gizarteratu behar dela uste dugu. Manifestazioa ideia, helburu eta eginkizun ezberdinetako 100 bat elkartek osaturiko plataformak deitu du. Horrek plataformaren barne aniztasuna eta etxebizitzarako eskubidearen eskaerak daukan indarra agerian uzten du. EGKtik Euskal Herriko gazte guztiei (elkarteetan daudenei zein elkarteetatik at daudenei) arratsalde honetan kalera atera eta manifestaziora joateko eskatzen diegu.

Argibide gehiago:

Etxebizitza Guztiontzat! Euskal Herriko plataforma

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun