Itzubaltzetako gazte egunerako kanta prestatu du Gazte Enbata konpartsak

Gaur Itzubaltzeta / Romon ospatzen den gazte eguna alaitzeko “Bost urtez alternatibak sortzen” izeneko kanta grabatu dute UKabilkada eskualdeko musika taldea eta Gazte Enbata konpartsak. Musika UKabilkadak konposatu eta jo du eta, berriz, hitzak Gazte Enbatak jarri ditu, ondoren abesteko. Grabazioa Itzubaltzeta / Romoko Izenik Ez bandaren entsegu lokalean burutu zen iragan den astelehenean. Kantaren titulua eta leloak adierazten dutenez, gazte egunaren abestiak Gazte Enbatak bost urte bete izana ospatu nahi du. “Bost urtez alternatibak sortzen” hemen (mp3) jaitsi daiteke. Argazkian, grabazioaren irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun