Ibilaldirako autobusa antolatu du Aterpe Leioako gazte bulegoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 14a, 21:00

Aterpe Leioako gazte bulegoak antolatuta, datorren maiatzaren 29an, igandea, goizeko 8:30ean autobusa irtengo da Leioako Sakoneta polikiroldegitik Durangora. Bertan, "Eman bostekoa" lelopean Ibilaldia ospatuko du Bizkaiko Ikastolen Elkarteak. Ikuskizunen artean Kauta, Urgabe, Tapia eta Leturia, Ene Bada, Luhartz eta Betizuren abestiak, Durango Rugby Taldea, Aviron Baiona eta Athleticen nesken taldearen partidak, Bizkaiko bertsolari gazteen eta Xabier Amuriza, Iratxa Ibarra eta Fredi Payaren bertsoak, umeentzako jolasak eta abar izango dira. Izena eman daiteke Aterpeko bulegoan bertan, Kultur Leioako eraikinean, horretarako epemuga datorren maiatzaren 20a izango dela. Leioztarrek 3 euro ordaindu beharko dute eta beste herrietakoek 5 euro.

Argibide gehiagorako:

gazte@leioa.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun