Paul BIlbao: "eskubide batzuk zor zaizkigu hizkuntza komunitate bat osatzen dugun heinean"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 15a, 20:01

Paul Bilbao algortarra Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria da. "Euskaltzale" aldizkariak egin dion elkarrizketan euskara, Europako Batasunaren Ituna eta euskaldunon eskubideei buruzko hainbat ausnarketa plazaratu ditu: "euskara normaliza daiteke Europako Batasunarekin edo hau gabe. Bizitzaren egunerokotasunean hizkuntza eskubideak urratzen bazaizkit, hor Europako Batasunak ez du zerikusirik. Europako Batasunak legez eskubide batzuk urratzen dizkigu, hori argi dago. Horrek ez du esan nahi hizkuntzaren normalizazioa aurrera eraman ezin daitekeenik. Prozesua galga dezake, baina, bestalde, badira beste hainbat gune non Europako Batasunak ez duen eragin ahalmenik. Beraz, Itunak ez du lagunduko euskalduntze prozesuan, baina ez du oztopatuko ere".

Elkarrizketa osoa irakurtzeko:

"Euskaltzale" 47. zenbakia (html)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun