Egoitz Gurrutxaga zendutako Arte Ederretako ikasle eta ETAko kidea omendu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 16a, 05:58

Pasa den ostegunean Independentzia eta Sozialismoaren Eguna ospatu zen Leioako campusean. Sozialismoaren ibilbide historikoari eta gaurko egoerari buruzko hitzaldiaren ostean, ikasleek jende katea abiatu zuten goizeko 12:00etan kafetegi nagusitik. Arte Ederretako Fakultatean, omenaldia egin zioten bertako ikaslea eta ETAko militantea izandako Oreretako Egoitz Gurrutxagari. Egoitz Gurrutxaga Basurtuko (Bilbo) eztandan hil zen 2002ko irailaren 23an, 28 urte zituela, kotxean zeraman bonba bat lehertu zuenean. Ekitaldiaren ostean herri-bazkaria egin zuten bertaratutakoek Independentzia eta Sozialismoaren egunari amaiera emanez. Argazkian (Mediaberri), ikasleek Gurrutxagaren omenez jarritako ikurra.

Gaiaren inguruko berriak:

Independentzia eta Sozialismorantz Leioako kanpusean (Mediaberri)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun