Aurten EHUk segurtasunean hiru milioi euro gastatuko dituela salatu du Gaztesareak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 16a, 05:23
Gaztesarea.net webguneak astero argitaratzen duen "Ostiralekoa" txostenean "3 3 milioi €: Segurtasuna ala errepresioa?" erreportajea kaleratu du. Bertan, EHUk 2005erako Ombuds enpresarekin 3.145.170 euroko kontratua duela jakinarazi du gazte komunikabideak. Gaztesareak kaleratutako datu eta ausnarketen arabera, Ombudsek erreleboa hartu dio Prosetenicsari "unibertsitateko disidenteak erreprimitu eta kontrolpean mantentzeko" lanetan. Bestalde, Gaztesareak EHUk "segurtasun enpresekin euskararen sustapenean baino bost aldiz gehiago xahutzen" duela azpimarratzen du. Bestelako zenbakiak ere eman ditu gazte komunikabideak: hurrenez hurren, garraioari 200.000 bat euro; euskararen sustapenari 674.500 euro; kultura sustatzeari 918.211 euro; kirolari, 1.323.944 euro; ikasleen antolakuntza, informazio eta ordezkaritzari, 858.789 euro. Argazkian (Gaztesarea.net), bideo kamera bat Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean.
Gaiaren inguruko berriak:

3 milioi €: Segurtasuna ala errepresioa? (Gaztesarea.net)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun