Baina Internetek, bere eguneroko erabileran oztopo nagusi bat aurkezten digu: erabiltzaileok, konexioa, posta zerrendak, korreoa edo webguneentzako lekua eskaintzen diguten enpresen menpe aurkitzen gara, bai interes zuzenak (zerbitzuen kostua) zein zeharkakoak (publizitatea...) direla medio. Gainera, enpresa horientzat, zerbitzu batzuen trukean ordaintzen dugun bezeroak besterik ez gara, edozein erabaki-gunetik at gelditzen garelarik.
Mundurat berritu da
Egoera honi aurre egiteko, Mundurat sortu zen duela urte batzuk gune alternatibo askea eratzeko asmotan, non ez zeudekeen ez enpresari ez bezerorik, non Interneten erabilera ez zegokeen ordaindutako kantitateari mugatuta, non jendeak bere iritzia emango zukeen erabaki guneetan...
Orain, Mundurat berrituta eta indartsu bueltatzen zaigu, proiektu berriekin, itxura berriarekin eta lanerako inoiz baino gogo gehiagorekin; baina sortu zeneko helburu berdinarekin: talde eta kolektibo alternatiboentzako doako gune askea eskaintzea.
Munduraten parte hartu nahi baduzu, webgune berri bat sortuz, korreo kontu bat eratuz, posta zerrenda bat kudeatuz, gure zerbitzariarekin lagunduz... bidali iezaguzu e-posta bat zure proiektua, ideia edo dena delakoa azalduz hurrengo helbide elektronikoetako batera eta ahal bezain laster erantzungo dizugu:
hey_neken@mundurat.net
ehzabaldu@mundurat.net
Informazio gehiagorako, jo ezazu gure webgune berritura: www.mundurat.net