ALBEko bertsolari gazteak txapela bete sari bueltatu dira Gernikatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 16a, 23:36

Iragan den ostiralean, maiatzaren 13an, Bizkaiko Eskolarteko Bertso Idatzien Txapelketa burutu zen Gernikako Seber Altube ikastolan. ALBEko gazteek, eskolako 25. urteurrena ospatu gurean edo, erakustaldi galanta egin zuten eta, gainera, hainbat sari eraman zuten etxerako. Hurrenez hurren, Itxaso Payak DBH4 eta Batxilergo mailako 1. saria jaso zuen; Arrate Illarok DBH4 eta Batxilergo mailako 2.; Jone Uriak DBH3 mailako 1.; Josu Ugartek DBH1 mailako 2.; Imanol Uriak Lehen Hezkuntzako 6. mailako 1.; eta Ibai Zulaikak Lehen Hezkuntzako 6. mailako 2. saria. Bestalde, ALBEk jakinarazi duenez Itxaso Payak eta Arrate Illarok Urruzuno literatura-lehiaketa irabazi dute aurten eta Poloniara bidaiatzeko aukera izango dute. Argazkian (ALBE), Algortako Bertsolari Eskolako kideak Korrikan, Arrate Illarok lekukoa eskuetan duela.

Gaiaren inguruko berriak:

Eskolartekoan neskatoak nagusi (Bizkaie!)

Hori duk eta! (Nire Begietatik, Nahikari Ayoren bitakora)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun