Jeff Schaffer-en "Eurotrip" filma eskainiko dute bihar Leioako campusean

Asteazken honetan, eguerdiko hamabietatik aurrera, "Eurotrip" filma egongo da ikusgai Leioako EHUko Areto Nagusian. Aipatutakoa Jeff Schaffer zuzendari estatubatuarraren lehenengo filma da. Protagonista gazte eta hasiberrien artean, Fred Armisen NBCko "Saturday Night Live" telebista programako komikoa, Vinnie Jones britainiar futbolari ohia eta Lucy Lawless zeelandaberritarra "Xena Warrior Princess" (Xena, printzesa gerlaria) daude. Sarrera dohainik da.

Scott-ek eta Mieke bere txat-adiskideak urteak daramatzate posta elektronikoaren bidez harremanetan eta bizitzaren xehetasun guztiak kontatu dizkiote elkarri. Egun batean, Miekek aitorpena egin zion eta "kableak gurutzatu" zitzaizkion Scottyri, aspaldiko mutil lagun hori berarekin maiteminduta dagoelakoan. Baina Scottyk ez daki Mieke alemanez neska-izena dela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun