Asteazken honetan, 19:30etik aurrera, "Agua tibia bajo un puente rojo" filma egongo da ikusgai EHUko Bilboko Industria Ingenieritza Teknikorako Unibertsitate Eskolan (Etxetxua plaza 3). Shohei Imamura zuzendari japoniarrak egin zuen filma. Imamurak bi aldiz irabazi zuen Cannesen urrezko palma, "La balada de Narayama" eta "La anguila" pelikulengatik. "Agua tibia bajo un puente rojo" filmaren aktoreek zuzendariarekin lan egin zuten "La anguila" pelikulan: Koji Yakusho (izen honen itzulpena "bulego publikoa" da, Tokion funtzionaria izan baitzen aktore baino lehen), Mitsuko Baisho eta Misa Shimizu. Sarrera dohainik da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!