Igeltserakoek gaztetxea uzteko agindua jaso dute orain dela ordubete

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 17a, 16:28

Mecanica de la Peña lantegi zaharra 24 ordutan, askoz jota, desalojatzeko agindua jaso dute eguerdiko ordubata aldera Igeltsera gaztetxekoek, Ertzaintzako kidek eskura emanda. Sopela eta Urdulizko gazteak batzen dituen Sopelako Gazte Asanbladako kideek UKBERRIri adierazi diotenaren arabera, agiria "Mecanica de la Peñako antzinako pabilioiak okupatzen duten jaun-andreei" zuzenduta dago eta bertan apirilaren 25ean emandako agiriaren espedientearekin jarraitzen da, Mecanica berreskuratzearena, alegia. Aldiz, gazteek aurreko agiriari jarritako helegiteari buruz ez da ezer aipatzen. Eraikina eta lurrak berreskuratzeko, Ertzaintzaren laguntza eskatu dela jakinarazten du Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Zerbitzuko buruak idazkian. Bere aldetik, Igeltserak arratsaldeko 19:00etan egingo du batzar berezia honetaz jarduteko. Argazkian, SGAk Igeltsera gaztetxearen proiektuari buruz apirilaren 29an emandako prentsaurrekoa.

UKBERRIk gazteek emandako berria egiaztatu nahian, Mercedes Calvo Ondare Zerbitzuko buruarekin hitz egin du, baina honek ukatu egin du horren inguruan ezer jakiterik: "ni funtzionari hutsa baino ez naiz, agindu asko sinatzen dut, Jakinarazpenak egin ditzaket baina nik ez dut agintzen". Gainera, zehaztu du, berak ez dauka baimenik ez horretaz ez beste ezertaz hitz egiteko eta Prentsa Bulegoarengana bideratu du gaia. Bizkaiko Foru Aldundiaren Prentsa Bulegoan, berriz, arratsaldera arte inor ez dela egongo jakinarazi diote UKBERRIri.

Gaiaren inguruko berriak:

Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza (2005 Api 29)

Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea (2005 Api 29)

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun