Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak "Berdinean euskaraz" ekimena bideratu du lagun euskaldunen curriculumak jaso eta zerrendak osatzeko ondoko lanbide hauetan jarduteko: umejagole, kirol begirale, aisialdiko begirale, aurkezle edo eskola partikularrak euskaraz emateko. Lan-poltsa "ireki eta malgua" osatu nahi dute horrela, udal arduradunek jakinarazi dutenez, gero, lan-poltsa hori ikastetxeei, elkarteei eta gurasoei eskaintzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!