Erandioko gizona atxilotu dute umetxoa altzoan zuen bere bikotekidea jotzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 17a, 22:05

Atzo gauean J.G.C. 32 urteko erandioztarra atxilotu zuen Ertzaintzak, ustez, bikotekidea jotzeagatik, amak altzoan umetxoa zuela. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, 22:00ak inguruan jakinarazi zitzaion polizia autonomikoari emakumea Erandioko udaltzainen komisarian aurkeztu zela, antza, gizonak tratu txarrak eman ostean. Zauriak zituen aurpegian andreak eta gorputzean ere mina zeukala zioen. Gizona polizi-etxean bertan zegoan eta orduan atxilotu zuten ertzainek, familia-esparruan tratu txar delitua egotzita. Bitartean, Bilboko erietxe batera eraman zuten emakumea.

Tratu txarrak jasotako emakumeak azaldu zuenez, arratsalde partean bere bikotekidearekin izandako eztabaidaren ostean jaso zituen kolpeak. Umetxoa altzoan zuela, buruan kolpatu eta hainbat ostiko bota zizkion gizonak. Andreak azaldu zuenez, irainak eta mehatxuak ohikoak dira, haurdun zegoela ere kolpatu zuen gizonak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun