Leioako Udaltzaingoak 82 kilo haxix atzeman zituen maiatza hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 17a, 22:39

Joan den maiatzaren 6an, arratsaldean, herrigunean gertatutako auto-istripu baten inguruko ohiko izapideak egiten ari zirela, 82 kilo haxix atzeman zituzten Leioako udaltzainek, Cadiztik zetorren furgoneta batean. Droga fardelak furgonetaren alboko panel bikoitzetan gordeta zeuden. Udaltzainekin batera, Erandioko ertzain-etxeko agenteek ere parte hartu zuten operazioan, dagoeneko espetxean dauden hiru lagun atxilotu zituztela, gaur udal arduradunek jakinarazi dutenez. Hala ere, ez dute horien gaineko xehetasunik eman. Halaber, Audi A-6 ibilgailua –antza polizia zegoen ala ez begiratu eta jakinarazteko furgoneta aurretik zihoana– eta droga trafiko sareak erabiltzen omen zituen bi etxebizitza miatu zituzten Uribe Kostako udalerrian bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun