Azokan hainbat espezialitate erakutsiko dira: egurra, beira, larrua, metala, harria, papera, bitxigintza, galdaragintza, etab. Guztira, 22 izango dira Areetan ikusi ahal izango diren eskulangintza arloak. Aurten, Euskal Herri osotik etorritako eskulangileez gain, Leon, Madril, Bartzelona, Asturias, Zaragoza, Kordoba, Ciudad Real, Soria, Toledo, Huesca, Pontevedra, A Coruña, Kantabria, Lleida eta beste hainbat eta hainbat tokitatik etorritako eskulangileak ere ikusi ahal izango dira. Hortaz, jendeak ezagutzen dituen produktuak lor ditzake, baita hain ezagunak ez direnak eta eskulangintza beste era batera ulertzeko bidea ematen dutenak ere. Aurten, gainera, Irlandatik, Portugaletik, Italiatik, Frantziatik eta Kubatik etorritako artisauek parte hartuko dute azokan.
Horren guztiaren bidez azoka ikustera doazenek bilatzen ari direna lor dezakete azokan eta, gainera, eskulanek duten berme eta erakargarritasunarekin. Kalitate handiko produktuak lortu ahal izango dituzte azokara doazenek, bai eskuz eginda daudelako, baita egiteko erabili dituzten materialak kalitate handikoak direlako ere. Produktu hauek bakarrak dira, ez dituzte bi produktu berdin inon aurkituko.
Lehiaketak
Ohi bezala, bi lehiaketa izango dira azokan: stand eta diseinu gainekoak. Produktuen kalitatea eta postuen aurkezpena eta apaindura hobetzeko eskulangileek egiten duten ahalegina saritzen dute hauek, hain zuzen ere. Horrekin batera, urtero erosleen artean egiten dugun zozketa ere egingo dugu aurten ere eta zerbait erosten duten bisitarien artean eskulangintza produktuak zozketatuko dira.